AÑARBEKO URAK; ARAZTEGIA

Gaur goizean Añarbeko mankomunitateak Loiolan duen araztegian izan gara. “Añarbe ibaiaren urtegiko uren udal mankomunitatea” 1968ko abuztuan sortu zen,edateko uraren hornidura-sistema orokor bat eratzeko helburuarekin eta, ondoren,saneamendura eta uren arazketara zabaldu zen. Hasiera batean zortzi udalerri elkartu ziren (Donostiakoa buru zelarik) eta ondoren, Astigarraga eta Lasarte Oriaelkartu ziren, gaur egun guztira hamar udalerri dira: Donostia, Errenteria, Hernani,Lasarte-Oria, Pasaia, Oiartzun, Urnieta, Usurbil, Lezo eta Astigarraga.Mankomunitateak, beraz, edateko uraren horniketa eta hondakin-uren saneamendu eta arazketa zerbitzuak ematen ditu aipaturiko esparruan.
Joan den ostiralean Portuberriko araztegian etxeetara iristeko ura nola arazten duten, non biltzen duten ikusi genuen. Gaurkoan etxeetako, herriko ur zikinak nola bildu, nola arazten duten, bertako hondakinekin ongarria nola sortzen duten erakutsi digute. Araztegi honi esker URAREN ZIKLOA ez da etetzen.












Dekantadoreak, hemendik  ura itsasoratzen da 


Hondakinetatik lortzen den ongarria