TORNOLAKO BI ERREKA: PENADEGI-EPELE, PORTUBURUKO ARAZTEGIA

Txanelako 5 gaia "URA BIZITZAREN ITURRI", lantzen ari gara. Hori dela eta Oiartzungo araztegia ikustera joan gara, Xabier Arruti Uretako arduradunak, azalpenak eman dizkigu.



Tornolako bi errekatxok, Epele eta Penadegikoak, hornitzen dute Oiartzungo herritarron demanda. Erreketako ura Portuburuko araztegira nola hartzen den, nola dekantatzen duten (ugertasuna kendu, iragazi), produktuen bidez nola garbitzen den, hondarretan nola iragazten den eta nola desinfektatzen den erakutsiko digu Xabierrek.












 Ondoren Arrietako biltegian izan gara, Oiartzungo ur gardena ikusteko aukera izan dugu 5.200 m3 edukiera duten bi "piszina" ikusi ditugu. Hodi bitartez nola iristen den depositora eta hodi bitartez ura nola heltzen den etxeetara adierazi digu Xabierrek.









 Datorren astean AƱarbek Loiolan duen araztegia bisitatuko dugu, etxeetako ur zikina nola garbitzen den eta zikloa nola hasten den ikusteko parada izango da. Gehiago jakin nahi izan ezkero, udala informatzen aldizkarian erreportajea dator "Ura, Oiartzungo urre gardena" izenpean.


Hamaika telebistak grabatutakoa honako estekan ikus daiteke. http://www.hamaika.tv/tb/bideo/10004403