Mauletik kukuka

Arrestiri hon Mauletik
Ontsa ? gu jo ta ke gabiltza.
Goizean Kakuetan izan gara, bidea luzea egin bazaigu ere, bertan gozatu ederra hartu dugu. Harroila ikusgarria da, joan etorrian bi ordu pasa ditugu. Pasarelak zeharkatu, erreka bazterran ibili, ur jauzian zipriztindu ...
Orain Libarrenxeko chateaux an gaude. Logelak zoragarriak! zenbat emozio...Gelan maletak utzi, zakuak zabaldu eta parkean gabiltza jolasean. 20:30tan afaria.eta gero gerokoak ...
Bihar 8:15tan gosaldu ondoren Sohütara eta Alozera joango gara. Baina horiek biharko kontuak izango dira.
Gaurko argazkiak KLIK eginez.