MIKROSKOPIOTIK (LUPA) BEGIRA

  • Txanelako 6 unitatean, IZAN ZIRELAKO GARA; GARELAKO IZANGO DIRA, UGALKETA lantzen hasiak gara.
  • Landareen ugalketa SEXUALA edo ASEXUALA izan daitekeela ikasi dugu.
  • Lorearen zatiak bereizten ikasi dugu, loreek zati arra eta zati emea badutela ohartu gara. 
  • Zati arra LORAZILA da, zati emea berriz PISTILOA. Ernalketa prozesuari POLINIZAZIOA deritzo.

  • Gaur arratsaldean laborategira joaterik ez dugu izan, baina bertako mikorskopioak hartu pintzak, puntzoiak, labaintxoak hartu eta gela LABORATEGI bihurtu dugu.

Loreen zatiak bereizi eta lupatik ikusteko aukera izan dugu, zer nolako sorpresa!