Mauletik kukuka

Gosaldu ondoren bi taldetan banatu gara, bakoitiak Eperra ikastolara, bikoitiak Alozera. Ongi etorri bikaina egin digute, antolaketa txapela kentzeko modukoa, ikasleek hartu dute jolasen ardura, nola antolatu! Txalogarria benetan.

Goiz ederra pasa ondoren, zuberotarrekin bazkaltzera!! On egin!

Bazkariaren "beldur" baginan ere, primerako ogitartekoak prestatu dizkigute. gazta, konpota eta gozokiak banatu ondoren, ikastetxez aldatu gara.

Eguneko beroa "freskatzeko" errekan izan gara, orain dutxatu eta afariaren zain ! Ea zer antolatzen diguten.
Argazki gehiago KLIK eginez.