Sastarraindik berriak!!

Gabon denei!
Ikusi ikusi zenbat gauza egin ditugun gaur egunean zehar LH3.mailakook.

Primeran pasatzen ari gara! Goizean jolasak egin ditugu eta bertako ingurua ezagutu dugu.
Arratsaldean, aldiz, tailerretan parte hartu dugu: ikuiluan jo ta ke lanean, zaldi gainean, kandelak egiten... gauza mordoa ikasi dugu!

Eta orain, afaltzeko ordua iritsi da! Arduradunak mahaia prestatzen ari dira eta bagoaz korrika afaltzera!
Gauean festa bat egingo dugu!

Bihar arte!!