ALOZETARRAK gure artean ditugu!

Atzo iritsi ziren Alozetik Oiartzuna Basabürüko Ikastolako lagunak.

Eguerdian ongi etorria LH5ko kideek egin ondoren Beloaga gaztelua ikusi eta Kopako harrian eskalada saioa egin zuten.



Gaur eskualdea ezagutzen izan dira LH4 mailakoekin batera. Pasai San Pedro, Pasai Donibane, Lezo eta Errenderi zeharkatu dituzte.

Hona hemen argazki batzuk.






Basabürü eta Haurtzaroko kideak