URTE BERRIA TXINAN


LH 3 mailako kideok Txinako zibilizazioa ikasten ari gara.

Txinatar egutegiko urte batek 12 hilabete dituela jakin dugu, eta hilabete bakoitzak ilargi berritik hurrengo ilargi berrirako tartea irauten duela, hau da, 29,5 egunekoak dirala, gutxi gorabehera. Txinatar egutegia ilargiaren zikloan oinarritzen dela, eta gurea, berriz, eguzkiaren zikloan. Ilargiaren zikloari jarraituz, urteak (12 ilargiri dagokion urteak), 354 egun dituela eta eguzkiaren zikloari jarraituz, berriz, urtea 365 egunekoa dela.
Urtea batzuetan urtarrilean eta besteetan otsailean hasten dute, eta urteberri eguna ere urtearen arabera aldatzen dela irakurri dugu.
Kalkulatzen hasi ginen eta, aurten otsailaren 16an URTE BERRIA ospatuko zutela ohartu ginen, guk ere gure erara ongi etorria eman diogu 4.716. urte Txinatarrari, aurtengoa zakurraren urtea izango da.