ARABIA


Ipuin kontaketako argazki gehiago KLIK eginez.

4.mailakook egun atsegina pasa dugu txanelako 4.unitateari amaiera emanez.
Goizean, Xerazaderen gisara ipuin kontalari aritu gara. Taldeka prestatutako ipuinak irakurri dizkiegu 3.mailakoei jaiman. Goxo goxo egon dira kontakizunak entzuten!

Arratsaldean berriz oiartzungo El Watan elkarteko Olga eta Nabil, sahararra, izan ditugu gurean. Olgak, ikastolan egiten dugun janari bilketa saharara nola iristen den azaldu digu. Benetan interesgarria! Bideo baten bidez hango irudiak ikusteko aukera ere izan dugu!
Nabilek gure zalantzak eta jakin minak ase ditu jaima inguruan egin dugun solasaldian: saharan bizi zeneko bizimodu nomada, familia, sinesmenak, ohiturak,...
Mila esker biei! Ea aurrerantzean ere zuekin horrelako momentuak elkarbanatzeko aukera dugun!