HAIZE ORRAZERA


Firin Faran ibili gara Donostian barrena. Eguraldiak horrela baldintzatuta Kurtsaletik hasi, Paseo Berrian barrena Oteitzaren HUTSUNERA iritsi gara. Han hartu dugu mokadu bat jateko atseden. Indar berrituta kaitik barrena hondartzara jeitsi gara, arrastuak utzi, hondarrarekin orakatu, gozatu ederra ibili dugu bertan. Itsaspeko tuneletik pasa ondoren iritsi gara Txillidak Haizea orrazteko antolatutako gunera. Haizea orrazten sumatu dugu, orro eta imintzioak bota ditugu, emozioz betetako momentua olatuak  talka noiz egingo ote zuen zain! Sentitu dugu! Usaitu dugu!
Azkenik Antiguoko frontoian bazkaltzeko geldiunea egin dugu. Pilota jolasak, parkeak ere, jaso du gure astindua. Neka neka eginak baina irrifarra ahoan dugula iritsi gara Ikastolara.

KLIK eginez argazki sorta.