IBARGAINGOEN ERAKUSTALDIA

Atzo, ekainak 19, Ibargainen dabiltzan  kideak izan genituen ikastolan. Batean tronpeta , bestean piano, txeloak, flauta, akordeoi, bateri joleak ... gozatzeko aukera aparta izan zen atzokoa.
LH3koei bateria egokitu zitzaigun. Jantoki gainean elkartu ginen instrumentu honen zatiak ikusi, entzun eta frogatzeko. Ikastolako kidea den Eñaut Arbelaitz eta bere irakaslea gogotik txalotu genituen,  baita bateria frogatzera atera ziren mailakideak ere. Eta nola ez, Eki eta Oihan, Michael Jacksonen abestiarekin dantza pausuak ematera ausartu zirelako. A zer nolako artista kuadrila!!
Argazki eta bideoak KLIK eginez.