UITZIKO EGONALDIA

Ekainaren 7 eta 8an LH3. mailakoak Uitzin izan gara.

Ostegunean Peruharri bisitatu genuen, Iñaki Perurenak azalpenak eman zizkigun, lanean ikusi genuen. Ondoren bere alabak harria jasotzeko teknika, harri desberdinak , markak ...ganbara erakutsi zigun. Bertan bazkaldu ondoren Iñaki Perurenak margotutako pertsonai mitologikoen ibilbidea egin genuen. Peruharrin eguna pasa ondoren pagadi zoragarria zehartu genuen,  bertan askaria jan, atseden hartu eta Uitzira jeitsi ginen.
Aterpera iritsi, arauak zehaztu, gelak aukeratu, jolasteko tartea izan genuen. Afal ostean dantza, dutxa eta pelikula ikusi ondoren lotara joan ginen.
Goizean esnatu, maleta prestatu, gosaldu ondoren bi jarduera izan ditugu: Esku lanak eta herri kirolak. Primeran pasa dugu! Bazkaldu eta gero, autobusa hartu dugu.


Argazki bilduma KLIK eginez.