ELKARMARKER

Gaur goizean LH3.mailakook 'Elkarmaker' ekimenean parte hartu dugu!
Lehenik, bakoitzak bere ideia paperean jartzeko tartea hartu dugu. Ez pentsa erraza izan denik, ideiak bueltaka izan ditugu buruan baina, bakoitzak bat aukeratu dugu eta gure taldeari proposatu diogu. DBH3.mailako ikasleak eta Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza ikasleak ere gurekin egon dira laguntzen eta beren ideiak gurekin partekatzen.
Ondoren, elkarlanean ideiak sortu eta garatu ditugu.
Azkenik, bi ideia aukeratu ditugu.
Orain DBH3.mailakoen txanda da! Beraiek, teknologia saioetan, gure ideiaren maketa prestatu beharko dute.Bukatzeko, Mondragon Unibertsitateko ikasleek prototipoa prestatuko dute.
Ea ea zer prestatzen duten... Ikasturte bukaeran ikusiko dugu gure ideiak zer bilakaera izan duten!

Elkarmaker webgunea:http://elkarmaker.eus/