KIROL EGOKITUA

Txanelako 3 unitatearen proiektua gauzatzeko KIROLAISIko partaideen laguntza izan dugu. Maitane Toledo, Ibai Uriarte eta Sara Dorronsoro hirukoteaz gain, gurean praktikan egiten dabiltzan Iker Sistiaga eta Ugaitz Susperregirekin, urritasuna bizitzeko aukera izan dugu kiroldegian antolatu diguten sei postuetan. Egokitutatko boleibola, brileta bikoteka, bikotekide bat itsua izanik, harrapaketa eta zapi jolasa, elbar eta besorik gabe, eskalada begi estaliekin, Nahi eta Ezin jolasa eta azkenik, korrika saioa, memori jokoa eta piktogramen adierazpena keinuen bidez. Primeran pasa dugu, ondoren egin dugun elkar jartzean nabarmen geratu den bezala.
Eskerrik asko Kirolaisiko taldekideei. Argazkiak KLIK batean.