INMA MARTINEN AZALPENAK

Gaur arratsaldean Inma Martinen azalpenak entzuteko aukera izan dugu. Inma Ikastolako gurasoa  eta Aztiko langilea ere bada.
Antxoak arrak diren edo emeak diren bereizten erakutsi digu, ugalketa nola gauzatzen den, ernalketaren berri ere eman digu. Luparekin arrautzen prozesua ikusi dugu paperean ere jaso dugu ugalketaren prozesu hori.
Antxoen ugalketa apiriletik ekainera gertatzen dela esan digu. Emeak arrautzak 22:00tatik 03:00 bitarte erruten dituela ere adierazi digu. Eme bakoitzak hamar mila, hamabost mila inguru arrautz erruten omen ditu, astean hiru aldiz. Ez da ez kopuru makala! Errundako arrautz horietatik berriz, antxoa izatera oso gutxi iristen omen dira. Zorionez urte bete behar du antxoa bakoitzak heldu izateko.

Antxoa desagertzear egon dela hitz egin dugu. Ixurketak, zaborra, plastikoa ...  ongi kudeatzea ezin bestekoa dela gogorarazi digu Inmak.

Zenbat ikasi dugun!!

Eskerrik asko Inma!!

ARGAZKIAK KLIK BATEAN