HEMEN DIRA ZUBEROTARRAK!

IRITSI DIRA!!! HEMEN DIRA!!!
Alozeko Basaburua ikastolako ikasleak atzo iritsi ziren Oiartzunera. Arratsalde ederra pasa genuen LH4.mailako ikasle eta irakasleok.
Ihote festa nola ospatzen dugun aurkeztu genien, ihote baltsa irakatsi genien eta guztiok batera "Oiartzungo ihotik" murala osatu genuen.
Dagoeneko hasi gara elkarrekin hartu-emanean!