TXINAKO EMANALDIA

Nǐ hǎo:
Azken hilabeteetan Txina gaiaren ingurua aritu gara ikasten. Txina zibilizazio zaharra dela ikasi dugu eta gainera, gaur egun ditugun asmakuntza askoren sortzaile izan zirela: orgatila, kometa, papera, iparrorratza… Zibilizazio txundigarria da eta arteari eta osasunari garrantzia handia eman diona.
Guzti horrez gain, gure korridoreak lorategi txinatarrez bete ditugu puntilismoaren teknika erabiliz. Asko disfrutatu dugu, nahiz eta lan izugarria izan puntuka marrazteak.
Azken emanaldi batean, proiektu guzti honetan ikasitakoa bildu nahi izan dugu. Saio aparta izan da Tai Chi, puntilismo, dantza, antzerki eta janariz hornitua. Ederra izan da!
Zàijiàn
Argazkiak KLIK batean