4.5 Ura, bizitzaren iturri!








Añarbeko urak
Beheko irudi honetan klik eginez, Añarbeko urtegiko zuzeneko irudiak ikus daitezke.



Txanelako 5 gaia "URA BIZITZAREN ITURRI", lantzen ari gara. Hori dela eta Oiartzungo araztegia ikustera joan gara, Xabier Arruti Uretako arduradunak, azalpenak eman dizkigu.



Tornolako bi errekatxok, Epele eta Penadegikoak, hornitzen dute Oiartzungo herritarron demanda. Erreketako ura Portuburuko araztegira nola hartzen den, nola dekantatzen duten (ugertasuna kendu, iragazi), produktuen bidez nola garbitzen den, hondarretan nola iragazten den eta nola desinfektatzen den erakutsiko digu Xabierrek.












 Ondoren Arrietako biltegian izan gara, Oiartzungo ur gardena ikusteko aukera izan dugu 5.200 m3 edukiera duten bi "piszina" ikusi ditugu. Hodi bitartez nola iristen den depositora eta hodi bitartez ura nola heltzen den etxeetara adierazi digu Xabierrek.









 Datorren astean Añarbek Loiolan duen araztegia bisitatuko dugu, etxeetako ur zikina nola garbitzen den eta zikloa nola hasten den ikusteko parada izango da. Gehiago jakin nahi izan ezkero, udala informatzen aldizkarian erreportajea dator "Ura, Oiartzungo urre gardena" izenpean.


Hamaika telebistak grabatutakoa honako estekan ikus daiteke. http://www.hamaika.tv/tb/bideo/10004403 Gaur goizean Añarbeko mankomunitateak Loiolan duen araztegian izan gara. “Añarbe ibaiaren urtegiko uren udal mankomunitatea” 1968ko abuztuan sortu zen,edateko uraren hornidura-sistema orokor bat eratzeko helburuarekin eta, ondoren,saneamendura eta uren arazketara zabaldu zen. Hasiera batean zortzi udalerri elkartu ziren (Donostiakoa buru zelarik) eta ondoren, Astigarraga eta Lasarte Oriaelkartu ziren, gaur egun guztira hamar udalerri dira: Donostia, Errenteria, Hernani,Lasarte-Oria, Pasaia, Oiartzun, Urnieta, Usurbil, Lezo eta Astigarraga.Mankomunitateak, beraz, edateko uraren horniketa eta hondakin-uren saneamendu eta arazketa zerbitzuak ematen ditu aipaturiko esparruan.
Joan den ostiralean Portuberriko araztegian etxeetara iristeko ura nola arazten duten, non biltzen duten ikusi genuen. Gaurkoan etxeetako, herriko ur zikinak nola bildu, nola arazten duten, bertako hondakinekin ongarria nola sortzen duten erakutsi digute. Araztegi honi esker URAREN ZIKLOA ez da etetzen.











Dekantadoreak, hemendik  ura itsasoratzen da 


Hondakinetatik lortzen den ongarria












URAREN ZIKLOA
Nondik dator? Eta nora doa?


ARAZTEGIA

OIARTZUN IBAIAREN AZTERKETA


KAHOOT JOLASA

                                        
 Kahoot