Elkarrekilan Oiartzun-Zuberoa





Eperra ikastolekoekin goiz pasako zenbait irudi. A planak kale egin ostean,  eguraldi petrala benetan, ederki ibili gara B planean. Ilunabarrean afari meriendarako elakartuko gara berriz.













Zuberoatik jaso ditugu berriak:

Gaü hon  Xabi!!

Urte berri hon eta osagarri hon!
Azaroatik betik ontsa zirea?
Abisatu nahi zintudan aste hastapenean, joan den ürrietan Alozeko ikastolarekin Oiartzunen pasa dugun egonaldiaren txostena (haurrek egina) igorri deizüetala, eta espantxa dut aski azkar eskuratuko duzuela. Joan den azaroko bilkuran aipatu nizun igorriko nauzula, bena geroztik eskua hautsi baitut eta lan geldialdian beiniz oraindik, beranta animalarekin igorten dezut.

Idatzian aipatzen den lanaren lagina duzue honako hau


Biba Xiberua!

Basabürüa ikastolako kideak eskalada saioa egin zuten joan den astelehenean. Kopako harrian izan zuten aukera .




Atzo berriz ikastolan afari merienda. 
KLIK batean ekintza hauen islada.







Alozekoak gurean

Pasa den irailean Alozeko Basaburua ikastolako ikasleak Haurtzaro Ikastolan izan genituen. Elkarrekin Urkaben barrena ibili ginen eta arratsaldean festa itzela antolatu zuten gurasoek. Primerako eguna izan zen!

 



2015-2016 ikasturtean LH4.mailakoen ikasturte amaierako ibilaldia
ZUBEROAN!