ANJEL IBARGUENI ELKARRIZKETA




Anjel Ibarguen oiartzuarra,  Zuaznabarreko semea, 17 urterekin Argentinara abiatu zen, Santa Fe probintziara, Las Parejas herrira. Bizi modu hobearen bila joan zela kontatu digu, baina ez omen zen horrela izan. 13 urte eta 19 egun eman zituen bertan.
Lan txarrena egitea egokitu zitzaiola aitortu du, goizeko hiruretan jeiki, zaldi gainean jarri eta behi bila joaten omen zen. Ondoren ikuluan sartutakoan esnea jezteari ekiten omen zioten. Esne hori 20Kmtara eramaten omen zuten, gazta egiteko fabrika batera.
Hizkuntzarekin nola moldatzen zen galdetutakoan bi hitz ezin omen dira erabili esan digu, COGER eta CONCHA, hitz horiek hemen utzita joan behar omen da haruntza.
Nola jazten zen, aipatu digu, baita itxura zela eta aitak bidalitako bertsoa kantatu.
Ze jaten zuten, nola dibertitzen zen , hango klima eta eguraldiaz hitz egin digu. Hemen negua denean han udara dela eta alderantziz. Gabonak bero"galantarekin" ospatzen omen zituzten.

Oso gustura egon gara bere hizketaldia entzuten. Eskerrik asko Anjel hau zortea gurea zuk bizitutakoa gurekin partekatzeagatik.

Bidaia luzea da
Hemendik haruntza
Hara iritsi eta
Bertako hizkuntza
Ohitura, leku, lagun…
Zenbat berrikuntza
Zure bizitza orain       
Gure ikaskuntza

Abentura batean
Etxea utzita
Bizimoduan bila
urrun Amerika
Zenbat euskaldun joan
Ametsei segika
Asko eskertzen dugu 
Anjelen bisita