EUSKAL ARGENTINARRAK

Txanelako 2 unitatean Amerika gaia landu dugu. Amerindiarrak, zibilizazio desberdinak, konkista kolonizazioa, "PIDGINA",Amerikar produktuak, Amerika garaikidea, paisaiak ... Euskaldunak Amerikan, Euskaletxeak...Euskal diasporaz hitz egitera etorri zaizkigu Ignacio eta Martina, biak argentinarrak, biak euskaldunak. Itsasoz bestaldera berriz Marcial, Juanchi eta Ainhoa anai arrebak hauek ere euskaldunak.
Argentinari buruz hitz egin dugu, euskararekiko maitasuna agerian geratu da. 
Agurra dantzatu, kitarraz "Lau teilatu" abestu, "matea" probatu ... Gustura egon gara elkarrekin.