IRIBARNEN 1. eguna

Bidaia luzea egin zaigu, azkenean iritsi gara aterpera.  Eguraldia zela eta Kakuetako ibilaldia bertan behera utzi behar izan dugu . Aterpean hamaiketakoa egin ondoren geletara igo gara. Emozioak bor- bor, ez dira nahi ordu 13:00 iritsi!. Etxetik ekarritako bazkaria bazkaldu ondoren, eta ateri zegoenez Kakuetara joateko ahaleginak egin ditugu. Bitan deitu dugu Kakuetako sarrera baina, baldintza egokirik ez zeudela eta ezingo ginela joan esan digute. Zer egin? Alpargatagileei hots egin diegu baina, ezin. Saskigileari ere , ezin ... Azkenean paseo bat egiteko aukera izan dugu Le foret de la libertetik barrena. Ondoren aterpe inguruko parkean jolasten ibili gara.
Geletara joan
dutxatu, lokatzez lepo geunden eta, pijama jantzi eta 19:30tan afaltzera jetsi gara.
Gaurko menua:
Tomates en salade
Filet de poulet au jus
Pommes lamelle ail et champignons
Yogurt artisanal a la vanille

Orain Mixel Etxekoparrekin dugu hitzordua 21:30tan.

ARGAZKIAK