ZUBEROAKO 2 EGUNA

Goiz argitu da eguna gaurkoan.
Jantzi, gosaldu eta talde erdia Alozera joan da Basaburu ikastolakoengana, beste talde erdia Azkorria gaztandegian izan gara, Muskildi (260 biztanleko herria) ezagutzen.
Ondoren denok Atharratzeko frontoian elkartu gara bertan bazkaltzeko. Bazkal ondoren taldeak trukatu egin gara.
18:30 inguru Zuberoako guraso, herritar eta ikasleak aterpera hurbildu dira. Elkarrekin afarimerienda egin dugu.
21:40 dira, orain desfilea eta gaubela omen dugu.
Bihar berriz gaztelua ezagutu eta irrati saioan parte hartuko dugu. Xiberuko bozan izango gaituzue 10:00tatik aurrera.

22:47 Isil isilik daude ...

ARGAZKIAK